• 13 de mayo de 2017

Museoen Nazioarteko Eguna

Itsas Museoa

Maiatzean antolatu ditugun ekimen eta jarduera guztien artean, Museoen Nazioarteko Eguna nabarmendu nahi dugu, hilaren 18an. Aurtengo ediziorako ICOM-ek aukeratutako leloa “Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan ezinezkoa esan” da. Gizartearen zerbitzura egoteaz gain, museoek herrien arteko pakegintzan joka dezaketen papera nabarmentzea da helburua. ICOM-en ikuspegitik, istorio traumatikoak azaleratzeak herri eta giza talde desberdinen pluraltasuna onartzen lagun dezake, elkarren arteko bizikidetza bultzatuz. Ideia honekin bat eginez, Itsas Museoak The Last Voyage aldi baterako erakusketa berria aurkeztu berri du eta kanpoaldean, edukiontziekin eginiko arte instalazio berria aurki inauguratuko du: Zirgariak, iragan hurbilean emakume hauen egoera gogorra aldarrikatuz.

Egin ezazu orain zure Erreserba gure Webean zehar

Erreserbatu orain